Gasteizko Lakua auzotik unibertsitateetara doan tranbia jendez gainezka ibili ohi da goizetan. Ikasleak, ibilbidean dauden ikastetxe eta institutuetara bidean; langileak lantokietara: dendetara, zerbitzu-enpresetara edo Udalak, Aldundiak zein Jaurlaritzak erdialdean dituzten egoitzetara. Ahotsak nahasten dira eta, nahi gabe, maiz bidaiarien arteko elkarrizketetan murgilduta ikusten dut neure burua.
Gaur lanera doazen gehienak isilik daude, pantailari edo ingurura begira. Taldetxo batean hizketan ari dira: lanean izan dituzten azken gorabeherak aipatzen dituzte eta sindikatuekin harremanetan ari direla. Bikote batek astebururako planak ditu hizpide. Beste norbait, aldiz, aldundiko lanaldia amaitu bezain laster gimnasiora gerturatuko dela eta motxilan gehiegizko pisua daramala kontatzen ari

Deia

Raw Story
AlterNet
Associated Press US News