Erakusmahaiak prest daude jada Durangoko Azokaren 60 . edizioko ateak ireki eta hasiera emateko. Euskal Herriko kulturaren plaza handienak sei hamarkadako bide bihurgunetsua egin duen honetan, Iratxe Reparaz diseinatzaileak aurtengo kartelean islatzen duen moduan, azokak ospakizun handirik ez baina nobedade ugari izanen ditu. Protagonisak, alta, berdinak izaten jarraituko dute: Euskal Herriko argitaletxe, idazle eta musikariek 2025ean ekoiztu eta argitaratutako lanak. Nafarroako argitaletxeak euren uztaren onena erakutsiko dute, beste behin. Hala, Pamielak, Txalapartak, Ereinek, Katakrakek, Igelak, Denonarteanek, Mintzoak eta Nabarraldek ez diote hitzorduari hutsik egingo.

Pamiela

Sona handiko izenak idazle berrien ondoan agertuko dira Pamiela etxearen salmahaian. Nobedade

See Full Page