Mallabia Gabonetako giroan murgildu da , eta horretarako egitarau berezia antolatu du abenduaren 18tik urtarrilaren 4ra bitartean . Udalak eta Jai Batzordeak elkarlanean osatutako programak adin guztietako herritarrentzat pentsatutako jarduerak biltzen ditu.
Egitaraua abenduaren 18an hasiko da, Gabonetan dolua nola bizi aztertuko duen hitzaldiarekin, Iñaki Peña adituaren eskutik. Bestalde, abenduaren 19an , kirolak protagonismoa hartuko du 12 urtetik gorakoentzako mahai-tenis txapelketarekin , eta abenduaren 21ean ‘Aitatxo’ dokumentala proiektatuko da herriko frontoian .
GABON GAUA
Haurren artean gehien espero diren hitzorduak abenduaren 23an eta 24an iritsiko dira. Lehenengo egunean, eskolako ikasleek kaleak Gabonetako kantuz beteko dituzte eta Olentzer

Deia
InForum Sports
AlterNet
DoYouRemember?
America News