Galdakaok eta Usansolok 1998tik Valencia de las Torres udalerriarekin lotzen dituen senidetzea estutu dute, euren lotura kultural eta sozialak sendotuz. Hala, Galdakaoko Udaleko ordezkaritza batek, Valencia de las Torreseko Udalak gonbidatuta, Extremadurako herrira bisita ofiziala egin du.
Bisita honek duela urtebete inguru Galdakaon bi herrien arteko senidetzearen 25. urteurrenean egindako harrera instituzionalari erantzuten dio. Aukera hark duela 70 urte baino gehiago jaio zen harreman kultural eta sozial estua gogoratu eta balioetsi zuen; izan ere, 1950ko hamarkadan mila pertsona inguruk Valentzia de las Torresetik Galdakao eta Usansolora migratu zuten.
Galdakaoko Udala ordezkatuz, Toño Gonzalez eta Iñaki Urgoiti izan dira gobernuaren izenean, lehenengoa alkate lanetan, baita oposizio