Astelehen honetan goizean, irailaren 8an, Pablo Ochoa de Olza artistak 'Hormaren kontra (Contra la pared)' izeneko bere erakusketa berria aurkeztu egin du, Kulturako zuzendari nagusi Begoña de Ibarrarekin batera. Erakusketak Iruñean jaiotako artista eta grafitigile erretiratuaren berrogei pintura baino gehiago biltzen ditu, eta Ondare aretoan ikusi ahal izango da azaroaren 15era arte.

Nafarroako artistak kaleko arteari buruzko hausnarketa egin du. Haren lanetan, grafitiaren fenomenoaren ikuspegi pertsonala eman beharrean, gizartearen jarreraren aurreko harridura adierazten du, gizarteak arte hori zikinkeriarekin identifikatzen du eta.

1965ean, Filadelfiako kaleetan, grafitia sortu zen, Darryl McCrayk, hamabost urte zituela, Cynthia neska gazteari bere maitasuna adieraztea erabaki zuenean

See Full Page