Sabin Polikarpa Arana eta Goirik, Abandoko Arranoak, esaldi bikain hau oguzi (bihoakio euskal abertzaletasunaren aitari omenaldi xume hau) zuen: “Bizkaia Alderdiarentzat, Alderdia Euzkadirentzat”. Hau da, Alderdiak Euzkadi du helburu, horretarako da sortua. Euzkadirentzat darabilgun tresna Euzko Alderdi Jeltzalea da, eta ez dugu sekula ahaztu behar Alderdia Euzkadirentzat egina dela. San Ignazioren egunean, 1895ean, Euzko Alderdi Jeltzalea helburu jakin batekin sortu zuen Sabinek. Ez zuen Abandoko Arranoak eguna halabeharrez aukeratu, beren-beregi baino.
Izan ere, Arana Goiritar Sabinek, “euzkotarren aberria Euzkadi da” oguzi zuenean, euskal nortasuna aldarrikatu zuen, eta aldi berean geure nortasuna baieztatu: euzkotarrontzat egindako aldarrikapena izan zen; euzkotarrak ez zirenentzat, b