Urriaren 2an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatutako Biolentziarik Ezaren Nazioarteko Eguna ospatu egiten dugu. Egun honetako ospakizunetan indarkeriarik eza gatazkak konpontzeko eta justizia soziala lortzeko baliabide onena dela adierazten da.
Egia esan, egunero ikusten dugu indarkeria maila guztietan. Irakurri dudanez, urtero ia bi milioi pertsona hiltzen dira indarkeria-ekintzaren batean. Gaur egungo gizarte honetako gaitzik ohikoenak emakumearen aurkako indarkeria, genero-indarkeria, arraza-indarkeria, indarkeria erlijiosoa, eta indarkeria homofobikoa dira. Baina aipatutakoen artean, azken urteotan gorakada bat izan duena genero-indarkeria edo emakumearen aurkako indarkeria izan da zoritxarrez. NBEren arabera mundu osoan hiltzen diren emakumeen % 35 bikotekideak edo familiako ki