Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko azken bi saioak jokatuko dira asteburuan Galdakaon eta Getxon, eta horietan erabakiko da zein bertsolari pasatuko diren finalaurrekoetara, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez.
Galdakaoko saioa Torrezabal kultur etxean izango da, larunbatean, urriaren 11n, 17:00etatik aurrera, eta Araitz Katarain Mugarza, Asier Galarza Garai, Bittor Altube Sarrionandia, Enare Muniategi Etxabe, Irune Basagoiti Agirre eta Paule Ixiar Loizaga Legarra bertsolariak ariko dira. Begoñe Olabarria Astobizak emango ditu gaiak.
Getxoko saioari dagokionez, Muxikebarriko Arrigunara aretoan jokatuko da, ordu berean, igandean, urriaren 11n, eta Aitor Esteban Etxebarria,Ibai Amillategi Omaetxebarria, Janire Arrizabalaga Munduate, Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria, Mikel G