Batuz Aldatu proposamena irakurri ondoan sortu zaizkidan zalantzak partekatu nahi nituzke ekimenaren sustatzaileekin eta euskaltzaleekin oro har.

Zein da egoera? Zergatik gaude horrela eta nork ekarri gaitu honaino? Argitaratutako proposamenean egoeraren diagnostiko baten falta sumatzen dut.

Lortu nahi duen helburua eta zein errealitatetik abiatzen den hartu behar ditu kontuan hizkuntza-politikak, testuan jaso bezala, baina ez bata ez bestea ez dira ageri bertan.

Iruditzen zait duela hogeita hamabost bat urte artio bizi izan dugun pizkundea, zenbait herritarren, gizarte-eragileren eta erakunderen ekimenari zor zaiola, baina ez guztienari, inondik ere.

Ez baitute berdin jokatu izan ETB1ek eta ETB2k, RENFEk eta Euskotrenek, Radio Euskadik eta Euskadi irratiak, El Correok eta Berriak, I

See Full Page