Astero bezala, Ermua Antzokiak lau film proiektatuko ditu ostegunetik igandera bitartean. Azaroko programazioari hasiera emateko ‘Adorable’, ‘La tregua’, ‘Bala pérdida’ eta ‘El tesoro de Barracuda’ dira aukeratutako filmen izenburuak.

Zineklubaren saioak bukaera emango dio urriko saioari. Datorren ostegunean, Lilja Ingolfsdottir zuzendariaren ‘Adorable’ izeneko ekoizpen norvegiarra ikusi ahal izango dugu, jatorrizko bertsioan, azpitituluekin. Familia eta bizikidetza arazoak jorratzen dituen drama da. Bikote baten istorioa kontatzen du. Mariak malabarismoak egiten ditu lau seme-alaba eta karrera zorrotza izanik aurrera egiteko. Bere bigarren senarra, Sigmund, denbora asko egiten du bidaiatzen eta etxetik kanpo. Egun batean eztabaida itsusi batean murgilduko dira, eta Sigmundek dibortzioa e

See Full Page