Bilbao Eszena , Bilboko Udaleko Antzerki Baliabideen Zentroak, antzerki-ikastaro berrien eskaintza jarriko du abian, antzerkigintzan aurretik prestakuntzarik izan ez duten pertsonentzat bereziki pentsatua. Zehazki, lau tailer izango dira, horietako bi publiko helduari zuzendutakoak – bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz – eta beste biak gazteei eta haurrei zuzendutakoak, euskara hutsez.

Bilbao Eszenak eskainitako ikastaro hauek arte eszenikoen esparruan publiko berrien prestakuntza eta sorkuntza bultzatzen dute, kulturaren sostengu eta garapenerako oinarrizko elementu gisa, eta hori publiko eta entzuleen inguruko lan-ildoetako bat da Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren barruan.

Ikastaro guztietan aurrez izena emateko epea irailaren 12tik, ostirala, ira

See Full Page