Kalonjeen atea agertu da lur azpian , katedralaren iparraldean, harriz hormatua, itxita. Mehar xamarra da zabaleran eta luzea garaieran. Goi Erdi Arokoa da jatorriz, Pompelo garaiko geruzaren gainean eraikia.

Iruñeko Udalak xehetasun guztiak eman ditu prentsa ohar ofizialean, honako hau ere nabarmenduta : “datuak baieztatuz gero, atea Goi Erdi Aroko gertakari historikoen parte izan zela uste da, hala nola Karlomagnoren etorrera 778. urtean eta Abderraman III.aren etorrera 924. urtean”. Ez dakit zer dela-eta aipatu duten hori, delako buruzagi horien “etorrerak” ateari zilegitasuna emanen balio bezala. Dena den, behin bi gizon ospetsu horiek hizpidera ekarrita, prentsa oharrak aipa zezakeen, konparaziora, biak ere guztiz asmoz gaitoz iritsi zirela gurera; lehenak hiria erraustu baitzuen,

See Full Page