Zutabe hau idazten ari naizen eguna urriak 12 da. Cristobal Colon-ek kontinente berri bat deskubritu zueneko eguna. Espainiako Egun Nazionala da baita ere, Amerikaren aurkikuntza eta espainiar inperioaren sorrera ospatzeko egiten den jaieguna. Askok geure sentitzen ez duguna.
Gaur, Nao Santa Marian izan naiz. Cristobal Colon-ek Amerikak deskubritu ahal izateko erabili zuen ontziaren erreplikan. Nabigazioa mundua eraldatzeko zientzia izan zen ezbairik gabe. Gaur Marte ezagutzera joateko erabiltzen den teknologiaren pare. Beste aldean egon daitekeenaren bila. Norbere teknologiak laguntzen duen muga askatu arte. Itsas marinelak hiru gida mota menperatu behar zituela irakur dezake bisitariak Santa Maria untziaren baitan: norabidea, altura eta fantasia. Norabidea neurtzeko zituzten, besteak be